XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaun haundiaren jauretxea Soliman Liluragarria - Legegintzailea turkiarrentzat - 1.494`an jaio zen.

Buruntza, bere hiru anai eta beren semeei lepoa ebaki ondoren, lortu zuen.

Selim sultanaren seme bakarra, 17 urtekin Manisa-ko gobernadore zen, Egeo itsaz ertzean.

Ustegabean, hilik Selin 1.520`ko iraila`ren 30, Istambul-en ixilean lur hartu zuen.

Urrengo egunsentian ogipekoak aintza eskaini zioten Diban-aren gelan.

Soliman-ek 25 urte zituen.

Nagusigoitiar izan arren zuzena, Istambul, Galata, Bosforo eta Urrezko Adarra gailurtzen dituen hiritik at tokituriko bere jauretxetik adierazten du, elizkoi itxumenik gabe, bere nahia.

Han du jaurlaritzaren egoitza eta bere bizilekua.

Jauretxe honek Topkapi ospetsuak hiru atari ditu.

Edonor - kristau, judutar, aberats edo txiro - sartu daiteke lehengo atariraino.

Entzumen egunetan lehertzeraino dago beterik, baino ezin entzun euli baten hegatzerik ere, ixiltzea beharrezkoa bait-da.

Han dago Irene Deunaren eliza izkilutegi bihurturik, administralgotzarako etxe multzo bat, Diru Etxea, gaisotegia, egur biltokia... etab.

Bigarren atearen ezker eskubiko bi harriak sultanak aginduriko haundizkien buruak esegitzeko dira.

Hala ta guztiz ikaratu gabe aurreratz jarrai behar da, sultanak bakarrik zaldiz haruntzatu lezaken bigarren atariraino.

Zuhaitz eta loretegien orlegian eraiketa garrantzitsuak jasotzen dira abere artean.

Dirutegia, deituen gela, idazlarien bulegoak ikus daitezke han.

Mezularia
Osagilea
Kale-garbitzailea
Urkatzailea
Bisir haundiaren eskupeko banatzailea
Sukaldelariak eta kafelaria
Gudaloztearen buruzagi
Jenizaroen Aga
Bisir haundia
Soliman zahartzaroan, bi gerlariek lagunduz
.